Etxeko musikari baten kontzertuarekin, Jon Gurrutxagarenarekin, amaitu zuen urtea Sinuosek, eta antolatu duten urteko lehen kontzertuan ere musikari elgoibartar bat izango da protagonista. Amorante Iban Urizar musikari elgoibartarraren bakarkako proiektua da eta zuzenekoa eskainiko du barixaku honetan (urtarrilak 16), Kultur Etxeko sotoan.
Haize bolada indartsuen eraginez zuhaitz bat lurrera erori da, goizaldean, Mendaroko Trinitate parkean. Parkea gurutzatzen duten bideetako batera erori da tamaina dezenteko zuhaitza.
Makina –erremintaren sektorean egiten diharduten lana bertatik bertara ezagutzera etorri da gaur Arantza Quiroga, Alderdi Popularreko Euskadiko presidentea. Danobati bisita egin ostean, makina erremintaren museoan eta IMHn izan da.
Libre Eguna egingo dute urtarrilaren 24an Elgoibarren, epaiketa politikoen aurkako mugimenduarekin bat egin duten zenbait elgoibartarrek antolatuta, eta dagoeneko eman dute ezagutzera egitaraua. Era berean, Joseba Zinkunegi eta auzi berean auzipetutakoei eta ‘Mate’ operazioan atxilotutako abokatuei babesa agertzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Kalegoen plazan, Epaiketa politiko gehiago ez! Zinku Libre lelopean.
Euskadio arku tiraketa txapelketa jokatu zuten Lazkaon domekan. Elgoibarko Zarta arku tiraketa taldeko bi kidek hartu zuten parte txapelketan eta oso gustura itzuli dira han lortutako emaitzekin. Asier Agirrek podiumeko hirugarren koskara igotzea lortu zuen txapelketa batean parte hartzen zuen estreinako aldian, eta laugarren postuan sailkatu zen Sergio Fernandez.
Infantil, kadete eta jubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketa jokatu zuten Castellón (Valentzia), urtarrilaren 1etik 7ra bitartean. Jubenil mutilen Euskadiko selekzioan izan ezik, gainerako selekzio guztietan ordezkariak izan ditu Sanlok, hamabi jokalari guztira. Zarautzko eskubaloi taldeak bakarrik eduki ditu ordezkari gehiago Castellón.
Estazio kalea eta San Roke auzoa lotuko dituen igogailuaren obrak direla-eta, Bernardo Ezenarro kalearen zati bat eta Trenbide kaletik San Rokerako sarbidea itxita egongo dira. Eguen arratsaldera arte egongo dira itxita, Hirigintza sailetik jakinarazi dutenez.
Donostiako Nazioarteko Krosaren 60. edizioa jokatu zuten atzo, Lasarteko hipodromoaren bueltan prestatutako zirkuituan. Emakumezkoen proba nagusian Betsy Saina kenyarrak irabazi zuen proba (23:18:09) eta Maite Maiora mendaroarra izan zen lehen euskalduna, 25:24ko denborarekin, zazpigarren postuan. Gaztetxoen mailan, Mintxeta Atletismo Taldeko Martin Hernandezen lana nabarmendu behar da, infantil mailako lasterketa irabazi zuen-eta.
Gipuzkoako Enkarterrietako Asto lehiaketa egin zuten atzo Lazkaon, Astotxo Egunaren barruan. 95 parte hartzaile izan zituen lehiaketak, eta guztien artean, Txomin Arriola elgoibartarraren Leonor astoa izendatu zuten asto eme dotoreena. Miguel Gabirondoren Fermin astoa aukeratu zuten asto ar ederrena.
Txankakua Elgoibarko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak jakinarazi ditu Eguberrietako zozketako zenbaki saridunak. 1.800 euro banatuko dituzte Txankakuako dendetan erosketak egin dituzten bezeroen artean.
Gaur zuten hastekoa Espainiako Auzitegi Nazionalean 04/08 sumarioan auzipetuta dauden Joseba Zinkunegi eta ezker abertzaleko beste 34 kideren kontrako epaiketa, baina gaur goizean bertan Guardia Zibilak ezker abertzaleko abokatuen kontra hasitako operazioa dela-eta, gaurko saioa bertan behera lagatzeko eskatu dute goizean goiz auzipetuek.
Gaur arratsaldean zabalduko dute Olaso industriagunea eta Sigma auzoa batuko dituen oinezkoentzako pasabidea. 18:00etan egingo dute inaugurazio ekitaldia.
Markel Olano Batzar Nagusietako EAJko bozeramailea Elgoibarren izan da gaur. Goizean Elgoibarko lau enpresa-bururekin batzarra egin du haien egungo egoera eta etorkizunera begira dituzten beharrak ezagutzeko, eta segidan, Meka eta IMH Lanbide Heziketako zentroak bisitatu ditu.
Espainiako Ehiza Xehe txapelketako finalaurrekoa jokatu zuten zapatuan Castillejo de Robledon (Soria) eta Arkaitz Egaña ehiztari elgoibartarrak bigarren egin zuen. Sailkapen horri esker, Espainiako txapelketako finala jokatuko du, San Anton egunean, urtarrilaren 17an, Toledon.