Astelehen gauetik aurrera baimenduta egongo dira herri mugakideen arteko joan-etorriak, jarduera sozioekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko.
100 urte beteko ditu Julen Zabaletak domekan. Elgoibarren jaioa da, baina urte askoan Eibarren bizi da, hara ezkondu zelako. ‘Yulen’ du izen artistikoa eta sinadura hori daramate berak arkatzez edota lumaz sortutako marrazkiek. Eraikin historikoak, antzinako lanbideak, karikaturak, jaietako egitarauen azaleko irudiak... zer ez du marraztu, eta horietako batzuekin atzera begirako erakusketa zabaltzekoa zuten gaur Elgoibarko Udalak eta Ongarrik esker onez, baina pandemiaren eraginez aurreragorako laga behar izan dute derrigorrean.
Sute gehienak udan izaten direla uste arren, Euskal Herrian, udazkenetik martxora bitartean izaten da halakotarako arrisku handiagoa. Hotzak erre egiten ditu garoak eta belarrak, sikatu, eta horrek sua zabaltzeko arriskua handitzen du, are gehiago zikin edo erregai asko pilatu bada bazterretan. Ondo dakite hori gure gaurko protagonistek. Debabarrenean retenean aritzen dira boluntario, eta ondo ezagutzen dituzte gure bueltako mendiak.
Emakumeen Jabetze Eskolan izena emateko epea zabaldu du Elgoibarko Udalak. Bi modu jarri dituzte horretarako; aurrez aurre Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Internet bidez. Sei ikastaro prestatu dituzte.
Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak eta Duintasunak herriko komun publikoak egoera txarrean daudela zabaldu dute, eta “utzikeria” leporatu diote Udalari.
Errefusa jasotzeko erabiltzen den edukiontzi grisean zer hondakin birziklagarri mota uzten diren jakiteko ikerketa egin du Debabarrenako Mankomunitateak, eta errefusara botatako hondakinen %65a birziklagarriak direla da ondorioetako bat.
Txankakua merkatari elkarteak Gabonen bueltan urtero antolatzen duen zozketako irabazleek jaso dute euren saria.
Azken bi egunetan aurrekoetan baino koronabirus kasu gutxiago atzeman dituzte Elgoibarren, baina oraindik ez da nahikoa joera aldatzen hasteko eta intzidentzia-tasak altuena izaten jarraitzen du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herrien artean. Beste horrenbeste esan daiteke Mendaroz. Atzo bi kasu gehiago zenbatu zituzten.
Moru mendiko ingurunea zaindu eta berreskuratzeko helburuarekin 600 zuhaitz landatuko ditu Elgoibarko Udalak. Era berean, herrigunean beste 50 zuhaitz landatuko dituztela ere aurreratu dute.
Gipuzkoako Futbol Federazioaren asmoa da otsailaren 20an berrekitea Ohorezko erregional mailako 2020/2021 denboraldiari. Urriaren 18ko asteburutik bertan behera egon da txapelketa, koronabirusaren pandemiagatik.
Sailkapenaren zulotik irteteko borrokan aurkari zuzen baten kontra jokatu zuen Gaurve Asesores eskubaloi taldeak, ligako 17. jardunaldian. Urrearen balioa duen garaipena eskuratu zuten Iruñean, BM Loyola taldearen aurka. Aldiz, Alcortari azken segunduetan ihes egin zion eskura izan zuen garaipenak.
Urazandi eta Jausoro artean dagoen oinezkoen pasabidera eta N-634 errepidera mendi magaletik eror daitezkeen harriak eta bestelakoak eusteko metalezko babes hesia berritu dute.
36ko gerran hildako herritarren zerrenden datu basearen online bertsioa jarri du martxan Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen institutuak. 20.970 hildako pertsonaren datuak jarri dituzte kontsultagai, eta horien artean daude 91 elgoibartar eta 11 mendaroar.
Aurreko egunetako datuekin alderatuta kutsatzeak nabarmen jaitsi ziren atzo Debabarrena eskualdean.