Elgoibarren bost koronabirus kasu positibo atzeman dituzte astelehenetik eguenera -aurreko astean baino bi gutxiago-, eta Mendaron bi positibo atzeman dituzte.
Goikola errekaren sakanean dago Aizkoltxo muinoa, Mendaroko Plaza auzoan, 634 errepidearen eta Deba ibaiaren artean. Kareharrizko tontorra da, Arnoko karstaren mugarri naturala. Duela gutxi, lurpeko ur-sare bat topatu dute Leizarpe-Morkaiko espeleologia taldekoek inguru horretan. Gehiago ere bada, baina. Deba bailarako talaia izan zen antzinako gizakiarentzat, eta horregatik ere berezia da, ondare arkeologiko ugari bildu dituztelako muinoaren izen bereko kobazuloetako batean. Gaur, industriaz inguratuta dago, eta arriskuan ikusten dute zenbaitzuek zubi berriaren obrek eta industrialdea handitzeko lanek are gehiago jan dezaketelako Aizkoltxo. Zubi berriaren aurreproiektuan kontuan hartzen dute Aizkoltxo kobazulo arkeologikoa babestu beharra, baina babes horri “txikiegia” irizten diote Leizarpekoek, kobazuloaz gain ingurunea babestea ezinbestekoa ikusten dutelako.
Nagore Laffageren eta La Manadaren kasuetan oinarritutako euskarazko fikzioa da ‘Birritan bortxatua’ antzezlana, Aldatzen Laguntzen taldeak sortua, eta emakume bortxatuek epaiketetan jasaten duten biktimizazio bikoitza salatu eta kritikatzen du. Bihar ikusi ahal izango da antzerkia, Mendaroko San Agustin kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Ion Martinez (Donostia, 1980) obrako aktore eta gidoilariak eman digu antzezlanaren berri.
Plastikozko edo aluminiozko kafe kapsulen erabilerak nabarmen egin du gora azken urteotan. Orain arte, hondakin horiek errefusaren edukiontzi grisean uzten ziren eta ez zituzten birziklatzen, baina gaurtik aurrera "birziklatzeko edo balorizatzeko" irteera bat eman ahal izango zaiela jakinarazi dute Debabarrena Mankomunitatetik.
Mendaro Ospitalerainoko irisgarritasuna hobetzeko igogailu publikoa eraikiko du Mendaroko Udalak, eta lanak "2021eko bigarren seihilekoan" hastea aurreikusten dute.
Abuztuaren 18az geroztik indarrean dago Mendaron landa-bideen erabilera berezia arautzeko ordenantza, eta ari da zeresana ematen. Aste honetan bertan, ordenantza berrikusteko eskatu dio Udalari baserritar talde batek (baserritarren %75 inguruk sinatu dute agiria), “modu desegokian” onartu zelakoan.
Soriako Olvega herrian jokatu zuten, joan den asteburuan, lur gaineko Espainiako Bikejoring Txapelketa, sprint distantzian. Dani Arenasek (Elgoibar, 1976) 'Asterix' txakurrarekin hartu zuen parte eta lehen postua lortu zuten beteranoen mailan, Master 40 kategorian.
Niala magoaren bi magia ikuskizun antolatu ditu Elgoibarko Udaleko Gazteria Sailak martxoaren 12rako.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak XII. Aste Santuko Kirol Campusa antolatu du, eta bariku honetan, martxoaren 5ean, zabalduko dute izena emateko epea.
Martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekitaldien barruan, 'Zauria(k)' dokumentala emango dute gaur arratsaldean Elgoibarko Herriko Antzokian. Eromena, gaizki egotearen sentipena eta osasun mentala ikuspegi feministatik lantzen ditu lan honek.
Haur eta gaztetxoentzako entziklopedia askea, Txikipedia, mugikorretan ere eskuragarri dago.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antzerki, erakusketa, kontzertu eta hitzaldi bana antolatu dituzte Mendaron.
Atxutxiamaikak eta Ludotekak elkarlanean antolatu dute udaberriko oporraldirako egitaraua, eta eskaintza zabala antolatu dute martxoaren 29tik 31ra eta apirilaren 6tik 9ra.
Izurritearen gaineko datuak eguneratu ditu Jaurlaritzaren Osasun Sailak, eta horien arabera, azken 24 orduetan positibo bat atzeman dute Mendaron, eta ez dute positiborik zenbatu Elgoibarren.