Osasuna eta eskubideak elkarteak antolatuta Osasuna eta COVID-19 izenburuko hitzaldia izango da Elgoibarren barikuan, urtarrilaren 29an.
Intzidentzia-tasak gora egin du berriro Elgoibarren. Atzo eremu gorrian sartu zen, eta gaur jakinarazi dute, atzo beste hamar positibo antzeman zituztela. Mendaron ez zuten kasurik antzeman atzo, baina egoera ez da askoz hobea.
Musikaren sentsibilizazio eta difusiorako sortutako proiektua da Musbika. Musika klasikoa eta antzinako musika pertsona ororengana iristeko dauden oztopoak gainditzeko asmoz, berritasunez hornitu dute proiektua. Elur Arrieta elgoibartarra da Musbika Ensembleko musikarietako bat.
Astelehenetik indarrean diren neurri murriztaile berrien inguruko zalantzak, besteak beste, jarduera fisikoa eta kirola aire zabalean zeinek, noiz eta zelan egin daitekeen argitzeko hainbat irizpide eman ditu Jaurlaritzak, galdera-erantzun moduan.
Guztira 30 saltokik hartu dute parte Gabonetako I. Erakusleiho lehiaketan, eta epaimahai teknikoak emandako sariak ‘Ortosarasketa’ eta ‘Noa’ saltokientzat izan dira.
Izaera publikoa duten Mendaroko berdeguneak eta lorategiak mantentzeko zerbitzua indartuko du Udalak, eta dagoeneko abian da lehiaketa publikoa.
Elgoibarko PSE-EEren ustez, EHBilduk "adarra jotzen" die Elgoibarko herritarrei, "Udal aurrekontuen alternatiba bat dutela ikusarazten saiatzen baita". "Egin duten gauza bakarra da osoko zuzenketa bat aurkeztea". Horren harira zehaztu du zuzenketa horretan EHBilduk ez diela eskatu jeltzaleei beste proiektu bat aurkezteko ere.
Koronabirusaren azken aldaerek kezka eragin dute gizartean. Mutazio hitzak beldurra ere eragiten du askorengan. Baina, zer dira mutazioak? Eta, zehazki, zer dakigu koronabirusaren mutazioei buruz?
Atzo, astelehena, hamar koronabirus positibo atzeman zituzten Elgoibarren eta 554,59ra igo da intzidentzia-tasa, eremu gorrira igaroz. Jaurlaritzak eguenean eguneratuko du ostalaritza zerbitzuak itxita izan beharko dituzten herrien zerrenda. Mendaron ere antzerakoa da egoera, atzo sei kasu berri zenbatu baitzituzten.
Mugikorrerako aplikazio berria kaleratu du Sanlo kirol taldeak, App Store-n eta Play Store-n dago eskuragarri.
Meka Lanbide Eskolan urtero egiten duten odol-ateratzea egin zuten joan den barikuan, eta ikastetxeko ikasle, irakasle eta beharginek eman zuten odola.
Urtarrilaren 26an greba egitera deituta daude ordainpeko zaintzaren sektoreko 40.000 langile inguru, sektorearen publifikazioaren alde.
Joan den asteburuan 17 koronabirus kasu atzeman dituzte Elgoibarren, eta aurreko asteburuarekin alderatuta ia bikoiztu egin da intzidentzia-tasa. Mendaron bi kasu atzeman dituzte asteburuan.
Eguazteneko osoko bilkuran eztabaidatuko dituzte 2021eko udal aurrekontuak eta EHBilduko zinegotziek aurreratu dute ez dituztela babestuko Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontuak, aurreko urteetakoen berdinak direla irizten dietelako, eta euren ustez, koronabirusak baldintzatutako ezohiko egoera honek ezohiko aurrekontuak eskatzen dituelako.