barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 18 korrikahasierakartelaUrepelen abiatuko da Korrika bihar, martxoak 19, eta euskarazko hedabideek hasiera ekitaldi horretan telebista saio bateratu bat egitea erabaki dute. Barren.eus atarian zuzenean ikusteko aukera izango duzue, streaming bidez. 15:45ean hasiko da aitzin saioa, eta 16:00etatik aurrera izango da emanaldi nagusia. Gogoan izan astelehenean, martxoaren 23an, ailegatuko dela Korrikaren lekukoa Elgoibarrera (18:15ak aldera) eta Mendarora (19:10ak aldera).

 Korrikaren hasieran saio bateratua eskainiko dute euskarazko hedabideek. Elkarlanean ariko dira EITB, Kanaldude, Hamaika Telebista, 'Ipar Euskal Herriko Hitza' eta Berria, Euskal Irratiak, 'Kazeta.eus', ‘Herria’ eta Tokikomeko hedabideak, tartean barren.eus

16:00etatik aurrera izango da emanaldi nagusia. Ilaski Serrano ETBkoa eta Pantxika Maitia Kanaldudekoa izango dira aurkezleak Urepeleko platoan, eta, horiez gain, beste hedabideetako kazetariak berriemaile lanetan ariko dira platotik kanpo, Urepeleko giroa telebistara eramateko. 17:00etan abiatuko da Korrika, eta hasiera ekitaldia amaitu eta Korrika abiatzearekin batera amaituko da saioa.

Telebista saio hori ETB1 eta Hamaika telebista kateetan, Tokikom barruan diren tokian tokiko telebistetan, Euskal Irratietan eta Arrosa sarekoetan, eta beste hedabideen webguneetan izango da ikusgai. "Auzolana eta elkarlana dira Korrikaren oinarriak, eta euskarazko hedabideok gure egin ditugu oinarri horiek".

Komunitatea

asteazkenean-laburbira-euskarazko-laburmetraien-zikloa-ikusgai-elgoibarren
Butaka Gorria
19:00etan izango da emanaldia eta sarrerak doan izango dira
valentina-transexualitatea-ardatz-duen-film-brasildarra-proposatzen-digu-ongarrik-asteazkenerako
Butaka Gorria
Valentina, 17 urteko gazte bat, landagunera joan da bizitzera amarekin berriz hasieratik hasteko asmoz. Eskola berrian besteek zapaldu ez dezaten, Valentinak bere izen soziala erabiliko du, bere trans-izaera sekretupean gordeta. Hala eta guztiz ere, Valentinari eta haren amari arazo bat sortuko zaie institutuan gurasoen bigarren sinadura eskatzen dietenean.
zinegoak-jaialdiko-filmak-ikusgai-elgoibarren
Butaka Gorria
Martxoaren hasieran Bilbon egin zen Zinegoak jaialdiko filmak iritsiko dira Elgoibarrera apirilaren 21ean eta 28an Ongarri eta Udaleko Berdintasun Sailaren eskutik.
puedes-oirme-jaume-plensa-eskultorea-ezagutzeko-filma
Butaka Gorria
Jaume Plensa Kataluniako eskultoreari buruzko dokumentalarekin topo egin nuen orain dela egun batzuk Filmin plataforman eta ez nuen dudarik izan berak proposatzen digun sentsazioen munduan murgiltzeko.
trainspotting
Ainhoa Lendinez
Zer moduz egin dezu lo?Ordu aldaketa. Jet lag.Asteon serie berri bat ikusi det. Sky rojo.Ez daukat telebistarik.Badakit. Ikusi trailerra.Pulp latino. Prostituzioaren komedia beltza. Itxura ona
astrazeneca
Ainhoa Lendinez
Bihar mendi buelta? Noski! Nora? Balerdiko ertza + Txindokiko ertza? Bikain. (loramenen mentea: biak batera esan nahi du? ala bidean lo egin eta bi egunetan?) Oso goiz geratuko. No problem, bazkaldu eta ohera joango naiz zuzenean. (kar, kar)
zinegoak-jaialdia-abian-da-genero-izpirik-gabe-lelopean
Butaka Gorria
Gaylesbitrans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Bilboko 18. edizioak genero identitatea, amatasun lesbikoa eta talde zaintza jorratuko ditu, besteak beste, martxoaren 14ra bitartean.
tina-turner
Ainhoa Lendinez
-Y esa cara?-Ba lo nao, no te jode.
manaslutik-itsasora-lur-uribarrenekin
Ainhoa Lendinez
“Ni uretan naiz patroia, mendian laguna naiz”. Pixka bat ezagutzen dugunok, badakigu bihotzez ari dela. Lur Uribarren (Elantxobe, 1987) txikitatik hasi zen arraun munduan, patroi, eta talde handietatik igaro da.
mountain-obsession-mendiko-errezetak
Ainhoa Lendinez
-Oraintxe bertan, zer egingo zenuke mugarik izango ez bagenu?
santa-eskea-eta-inauteri-astea
Elgoibar Ikastola
Pandemia garai honetan ere gure baloreak lantzen jarraitzen dugu Elgoibar Ikastolan. Pasa den astean Santa Eskea ospatu genuen bezala, euskara eta euskal kultura sustatzeko egun berezien artean Euskal Inauteriak prestatzen ari gara egunotan. 
house-of-cardin-dokumentala-ikusteko-une-aparta
Butaka Gorria
Pierre Cardin moda diseinatzailearen heriotzaren albistea ikusten ari nintzela, goian dagoen irudiaren atzeko aldeak deitu zuen nire arreta.
elgoiabar-ikastolako-ikasgelak-eta-erabilera-anitzeko-gelak
Elgoibar Ikastola
“Pausoz Pauso” Elgoibar Ikastola ilusio handiz garatzen ari den egitasmoa da. Ikastola itxuraldatzen eta hezkuntza eraldatzen ari gara. Bisita itzazu gure Ikasgelak eta Erabilera Anitzeko gelak. 
elgoiabar-ikastolako-espazioak-eta-instalazioak
Elgoibar Ikastola
“Pausoz Pauso” Elgoibar Ikastola ilusio handiz garatzen ari den egitasmoa da. Ikastola itxuraldatzen eta hezkuntza eraldatzen ari gara. Bisita itzazu gure espazioak eta instalazioak.  https://elgoibarikastola.eus/eu/node/2774  
anti-colores
Butaka Gorria
Laburmetraiei tartea egingo diegu gaur. “Anti” filmak 1921.urtean kokatzen gaitu ipar Euskal Herrian eta “Colores” laburmetraiak egungo elkarrizketa baten lekuko egiten gaitu.
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken