Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako azkeneko ikasturtea du hau Hodei Ezpeletak (Mendaro, 1999), eta erizain lanetan ari da Eibarren Uxue Ansorregi (Mendaro, 1995), baina herri kiroletarako afizioak batzen ditu. Aitaren bidea jarraitu du Hodeik. 7 urterekin irten zen estreinakoz plazara aizkoran egitera, eta Lehenengo Mailan lehiatzetik pauso batera dago oraintxe. Uxue Ansorregik, berriz, 18 bat urterekin egin zuen lehenengo plaza, proban. Geroztik, sokatiran, trontzan eta aizkoran aritu da, eta ekainaren 20an, Emakumezkoen Pentatloian leihatuko da Karmele Gisasola lagun hartuta.
Azken orduetan hiru koronabirus positibo atzeman dituzte Elgoibarren, eta astelehenetik atzora zazpi dira atzeman dituzten positiboak, joan den astean baino hiru gutxiago. Mendaron bi positibo zenbatu dituzte asteon, biak atzo eginiko probetan.
Mendaroko Udaletik jakinarazi dute asteazkenean, hilaren 21ean, egingo direla Mendaron nekazaritzarako ibilgailuen aldian behingo azterketa teknikoak (IAT). Eguerditik (12:00) aurrera egingo dituzte azterketok, Li-Li Galdaragintza parean. Elgoibarren, apirilaren 23an, izango dira.
Udaberriari buruzko erretratuak eskatu genituen, eta 85 argazki jaso ditugu guztira. Aste Santuko oporraldian izan dugun eguraldia aprobetxatuta, argazki dotoreak iritsi zaizkigu erredakziora, eta Errigorako saskiak ere zozkatu ditugu.
Mendi bizikletako Green Series XCO txapelketako bigarren proba jokatu zuten apirilaren 11n, Bilbon, eta oraingoan ere emaitza onak eskuratu zituzten Gobike taldeko bo ordezkariek, Iñaki Gorosabelek eta Iñigo Larizek.
Herriko komertzioetan Internet bidez erosketak egiteko laguntza eta erraztasunak eskaintzea helburu duen ikastaroa antolatu dute 'Elgoibarklik' plataforma digitalaren sustatzaileek. Apirilaren 18a baino lehen eman behar da izena.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Udako Kirol Campusa antolatu du uda sasoirako, 7 eta 15 urte bitarteko haurrei zuzenduta (2006-2014 urte bitartean jaiotakoak). Kirol Campusa ekainaren 21etik uztailaren 23a arte egingo dute.
Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika egitasmoak eta Udal Ludotekak haurrentzako aisia eskaintza zabala prestatu dute udako oporraldirako, HH2tik LH6ra arteko umeentzako.
Alberto Gonzalez elgoibartarraren azken proiektua den Muga taldeak hasiko du ‘Begiekin entzutekoak’ zikloa, Mendaron.
Azken hamar urteetan Sanlo kirol taldeko jokalari, entrenatzaile eta harrobiaren arduraduna izan den Gojko Vucinik (Montenegro, 1970) zendu da goizaldean, minbiziak jota.
Super Amara Bera Bera eskubaloi taldean jokatuko du hurrengo denboraldian June Loidi Etxanizek (Elgoibar, 2000). Donostiako taldea Guerreras Iberdrola Ligako talderik indartsuenetarikoa da, ligako egungo txapelduna izateaz gainera, liga irabazteko aukera handiak baitituzte denboraldi honetan ere. Gainera, Europako txapelketetan ere lehiatzen dira.
Elgoibarko Udalak eta Debemenek 2021erako lankidetza hitzarmena sinatu dute, eta horri esker, 54.905 euroko dirulaguntza jasoko du landa garapenerako elkarteak Udaleko hirigintza, kultura eta sustapen ekonomia sailetik.
Ohorezko erregional mailako bigarren multzoko liderarren bisita jasoko du Haundik, zapatu honetan (16:30), Mintxeta futbol zelaian.
Establezimendu Lagunkoia kanpaina jarri zuen martxan Elgoibarko Udalak martxoan, adinekoen beharrak kontuan hartuta, establezimenduei horiek erakartzen laguntzeko praktikak eskaini eta dendak adinekoekin lagunkoiak izateko.